ZER DA MAILEGUTZA? hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hitzak bereganatzea. Hau gertatzen denean, adierazle eta adierazia, biak hartzen dira. Behin bereganatuta, fonetikoki gure hizkuntzara egokituko da normalean.
LATINETIK EUSKARARA causa > gauza lex > lege rex > errege crux > gurutze peccatum > bekatu magister > maisu
ARABIERATIK EUSKARARA
atorra gutun azoka alkandora
Hala ere, hizkuntzak mailegu hauek bereganatu eta hizkuntza berrira egokitu arte denbora tarte bat pasako da. Honelakoak izango ditugu, adibidez: jazz, handicap, best-seller... Gaur egun eta batez ere teknologiak inguratzen gaituen honetan, maileguak neurririk gabe ugaritzen dira. Lehendik ditugun maileguak latinari, arabierari eta gaztelaniari zor zaizkion bezala, eta gure eremuan bereziki frantsesa eta gaztelaniari, azken urteetan biltzen ditugun gehienak ingelesetik datozkigu.
Maileguekin batera, kalkoak ere sortzen dira. Beste hizkuntzatik adierazia hartzen dugu eta gure hizkuntzako hitz baten bidez adierazten dugu: diru beltza, kafe ebakia, gosea daukat, ilea hartu...