Aditz Sintagma aztertzerakoan, barruan zein elementu izan ditzakegun ikusi beharko dugu.
· Aditza: Elementurik garrantzitsuena da. Aditzik gabe ez dugu perpausik izango.
Aditzak perpausaren zatiak zeintzuk diren jakiteko behar dugun informazioa emango digu. Honi galdetuz, aztertu beharreko sintagmak ezagutzen lagunduko digu:
ADIBIDEZ:
"Gaur gelakoak zurekin joango gara zinemara." Aditza: joango gara Nork? - Nor? gelakoak (IS nor) Nori? - Noiz? Gaur (Adberbioa) Norekin? zurekin (Adlag - IS norekin) Nora? zinemara (Adlag - IS nora)
IS subjektua, IS nor (gelakoak) da. gainontzeko multzoak Aditz Sintagmaren barruan kokatzen dira. Nola aztertuko ditugu multzo hauek?
1. Aditza: ez dugu azterketa sakonik egingo. Azpimarratuta aditza dela adieraziko dugu. Nahi izanez gero, aditz perifrastikoetan AN eta AL zeintzuk diren idatziko dugu.
...joangogara... AN AL Aditza
2. Adizlagunak: Oinarrian, gehienetan, IS bat dute eta hauei deklinabide KM bat gehituz, Adizlagun bihurtuko ditugu.
Norekin: zurekin zu + -rekin Iord. IM IS km. ISnorekin/ Adlg
Nora: zinemara zinema + -a + -a I. IM det IS km IS nora / Adlg
3. Aditzondoak: aditzondo edo adberbioak, hitz aldagaitzak dira eta ez dute deklinabide atzizkirik. Honek ez du esan nahi aditzondoak ezin direnik deklinatu:
Gaur (aditzondoa) / Gaurtik (aditzondoa + km -tik)
Gaur Adond Adb S.
Perpaus osoaren azterketa honela geldituko litzateke: