Gutun guztiek egitura jakin bat dute eta komenigarria litzateke ondo antolatzen jakitea.
Data: Eskutitzaren goialdean eta eskuinean data idatzi behar dugu. Nola egingo dugu hau? Hona hemen aukera desberdinak:
2006/07/27 Donostia Donostian, 2006eko uztailaren 27an (1)
Donostia, 2006eko uztailaren 27a (2)
2009/02/15 IrunIrunen, 2009ko otsailaren 15ean (1)
Irun, 2009ko otsailaren 15a (2)
20010/09/13 Hendaia Hendaian, 2010eko irailaren 13an (1)
Hendaia, 2010eko irailaren 13a (2) Kontuan izan!
Lekua NON? Kasuan deklinatua badago, data NOIZ? Kasuan deklinatu beharko dugu(1). Aldiz, lehengoa deklinatu gabe badago, bigarrena ere(2).
Agurra: Hemen, gutunaren hartzaileari zuzenduko diozue agurra eta laguna denez, “kaixo, aupa…” bezalakoak erabil ditzakezue.
Ondoren, eskutitza egituratu beharko duzue (idatzi aurretik pentsatu zer eta nola esango duzuen) eta ez ahaztu ideia bakoitza paragrafo batean garatu behar duzuela.
Gutunaren amaiera: eskutitza amaitzear zaude eta gutuna jasoko duen pertsona agurtu behar duzu: ondo izan, ondo segi, egongo gara, ikusi arte, hurrengora arte… eta bururatzen zaizkizuen beste hainbeste esaldi erabil ditzakezue.