Hitz elkartu bat osatuko dugu, esanahi osoa duten bi hitz batzen ditugunean, esanahi berria duen hirugarren hitz bat sortzeko.
Adibidez: uda (izena) + berri (izenondoa) = udaberri (izena)
Zein motatako elkarketak egin ditzakegu?
BEREIZ IDAZTEN DIRENAK
Aposizioak: Bidasoa ibaia, Joanes artzaia, D eredua... Bikoizketak (1. elementua deklinaturik, bigarrena ez): etxez etxe, kalerik kale, aurrez aurre...
MARRAREKIN IDAZTEN DIRENAK
Errepikapenak (errepikatzen den bikotean, 2. hitza deklinatua dagoenean): polit-polita, alfer-alferrik, bakar-bakarrik...
Elkartzen diren hitzek atzizki berbera dutenean: aldian-aldian, poliki-poliki, egunero-egunero, justu-justu...
"Seme-alabak" bezalako elkarketetan: aiton-amonak, senar-emazteak... Adibide hauetan, bi elementuak "eta" erabiliz lotu ditzakegu; esanahia ez da aldatuko.
Hainbat toki-izenetan: Ezkio-Itsaso, Vitoria-Gasteiz, Gernika-Lumo...