Zer da SEMANTIKA? Hitzen esanahiaz arduratzen den hizkuntzalaritzaren zatia da.
ZABALKUNTZA SEMANTIKOAREKIN zera esan nahi dugu: hasieran batean esanahi jakin bat duen hitzari beste esanahi berri bat ematea.
Adibidez:
ARDATZ: 1. Ibilgailu baten gurpil biak lotzen dituen haga. 2. Ardatz kartesiar, simetria-ardatz, biraketa-ardatz...
HAUSNARTU: 1. Hausnarkariek janaria lehen aldiz irentsi ondoren ahora berriro ekarrita, bertan murtxikatu, bigarrenez irentsi baino lehen. 2. (hed.) Gogoan behin eta berriro, astiro erabili, aztertu. Zer erantzun behar zuen geldirik hausnartuz.
ZUBI:1. Ibai, trenbide, errepide, etab.en gainetik igarotzeko eraikuntza. 3. Bi jaiegunen artean gertatzen den eta jai hartzen den laneguna; jai egiten den egun horien segida.
TXERTATU: 1. Landare baten adarrean bestemota baten adartxoa itsatsi, haren orpotik honek fruituak ekar ditzan. 2. Nonbaitedo zerbaitetan kanpo-elementu bat itsatsi edo tartekatu. 3. MED. Pertsonanahizanimaliabatigaixotasun baten eragile den mikroorganismo indargetua barneratu, gorputzean gaixotasun horrenkontrako defentsak sor ditzan. Gripearen kontra txertatzea egoki ikusten du Osakidetzak.