Baldintzazko perpausak bi proposizioz osaturik daude. Lehenengoak baldintza adieraziko digu, eta bigarrenak honen ondorioa. Adibidez:
Bihar eguraldi ona egingo balu, hondartzara joango ginateke.
BALDINTZA ONDORIOA
Lehen proposizioaren aditz nagusiak gertakizuneko aspektua darama: -ko/-go. (egingo)
Lehen zatiak baldintza ezartzeaz gain, BA- aurrizkia gehitu beharko dio aditz laguntzaileari: balu.
Bigarren proposizioko aditz nagusiak ere gertakizuneko aspektua izango du: joango.
Aditz laguntzaileak aldiz, lehen zatian hartu duen Ba- aurrizkia galdu eta -(te)ke atzizkia hartuko du: ginateke.