Izen Sintagmaren azterketa morfosintaktikoa nola egiten den ikusiko dugu atal honetan.
Kontuan izan, perpausean aurkituko ditugun sintagma gehienak, izen sintagmak izango direla (bertako osagaiak nola banatu orri honetan duzue). Hortaz, hauek ondo aztertzen jakiteak erraztasuna emango digu gainontzeko lana egiterakoan.
· Izen sintagmek BETI izen bat izango dute,izen multzoaren (IM) ardatz dena (izen arrunta, izen berezia edo izenordea)
· Izenak berak bakarrik osa dezake izen multzo hau edo izenondoaz lagundurik:
Adibidez: "Etxe" edo "etxehandi". -> IM
· Izen sintagma osatzeko, izen multzoari determinatzaile bat (edo gehiago) gehituko diogu.
Adibidez: "EtxehandiA" I Izond IM det IS
· Azkenik, sintagma borobiltzeko, KM gehituko diogu bukaeran:
Adibidez: "Etxehandi -a -K" I Izond IM det IS km ISnork/S