Aditza, aditz sintagmaren ardatza izateaz gain, hiztunak adierazi nahi duen ekintza zein den esaten digun hitza da. Adibidez: etorri naiz, egingo dute, salduko dugu...
Gainera, aditzak, informazio ugari ematen digu, kontuan izan behar baitugu aditzak bakarrik osa dezakeela perpausa: denbora, modua, pertsonak, aspektua eta numeroa bere baitan dituela.