nguruan ditugun hizkuntzetan ez bezala, euskal perpausak osatzen dituzten hitzen ordenak ondorengoa izan beharko luke:
Subjektua + Objektua(k) + Aditza (SOA)
Nikbidaia zirraragarri batoparituko dizut
Zer esan nahi du honek?
Perpausen elementuak orden honetan idaztean ez dugula hitzik ezta sintagmarik ere indartzen, horregatik honi deitzen zaio ORDENA EZ MARKATUA(SOA)
Aldiz, aditza bukaeratik mugitu eta beste tokiren batean kokatzen badugu, perpausa markatuko dugu, nolabait esateko, aditz honen aurrean jartzen dugun hitz edo sintagmari emango diogu garrantzia. Honi ORDENA MARKATUA deritzo:
Nikoparituko dizutbidaia zoragarri bat
Kasu honetan, Nik (subjektua) kokatu dugu aditzaren aurrean ekintza egin duen pertsonari eman nahi baitiogu indarra.