Morfosintaxiaren bidez, perpausen azterketa egitea lortuko dugu, hau da, nola dagoen osatua eta nolakoa da sintagmen arteko lotura.
Hasteko, ERREGELA SINTAKTIKOAK zeintzuk diren ikusiko dugu:
· P -> IS + AS · IS -> (Izlag) + IM + (Det) · IM -> I + (grad) + (Izond) -> IB -> Izord · Izlag -> IS + ea (-en/-ko) · AS -> (adlag) + (IS nor) + (IS nori) + (Adond) + Ad · Adlag -> IS + ea · IS nor -> IS + 0 · IS nork -> IS + -k · IS nori -> IS + -i
LABURDURAK
P: Perpausa IS: Izen Sintagma AS: Aditz Sintagma Izlag: Izenlaguna IM: Izen Multzoa Det: Determinatzailea I: Izena
1. ADITZ JOKATUA BILATU. Honek adieraziko digu zeintzuk diren perpausa osatzen duten sintagmak.
Adibidea:
Zure lagunak niri aldizkariak irakurri dizkit.
2. Aditza aurkitu ondoren, galdera desberdinak egingo dizkiogu eta hauen erantzunek perpausa osatzen duten sintagmak zeintzuk diren adieraziko digute.
Beraz, honen arabera hiru sintagma eta aditza izango ditugu. Aditzak beste informazio bat ere emango digu: sintagma hauen funtzioak zeintzuk diren.
IS NORK: BETI izango da SUBJEKTUA. IS NOR edo ZER: IS NORK ez badago, IS NOR izango da subjektua. Bestela, OSAGARRI ZUZENA izango da. IS NORI: ZEHARKAKO OSAGARRIA izango da beti.